XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Enpresa banakoak izan barik sustatzaileak diren pertsona fisikoei zazpiehun eta berrogeita hamar mila pezetaraino (750.000), hau da, lau mila eta bostehun eta zazpi koma berrogeita hemeretzi euroraino (4.507,59), gehienez, proiektuarekiko dedikazioa saritzeko hobari gisa.

Hobari honek, dena den, ezin izango du proiektuari kanpo-gastuengatik emakidaturiko dirulaguntza osoaren % 15a gainditu.

5. Egitate subentzionagarriari datxekion eragiketa karga dezaten zergak ez dira inolaz ere subentzionagarriak izango.

2. kapitulua. ENPRESEN SORKUNTZARAKO EGITASMOA

5. artikulua. Onuradunak

Kapitulu honetara bilduriko onurez enpresa sortu berriak balia daitezke, beti ere hurrengo baldintzok bete ditzatenean:

- Egoitza soziala eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

- Lantegi nagusia Bizkaian izatea.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ordainduta edukitzea. Baldintza hau, eskaera aurkezten denean frogatzeaz gainera, laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean ere bete beharko da.

- 1998ko urtarrilaren 1a baino lehenago fakturazioari ekin gabekoa izatea.

- Eskaera egiten duten enpresek 3 lanpostu gutxienez sortu beharko dituzte eta 1999ko irailaren 17a baino lehen zazpi milioi pezetatik (7.000.000) edo, eurotan, berrogeita bi mila eta hirurogeita hamar koma larogeita bost (42.070,85) eurotik gorako kapitala ordainduta izan beharko dute.

- Bere jarduera nagusia industri arlokoa edo industriari loturiko zerbitzuetakoa izan beharko da, honako Dekretu honetako I Eranskinean ezarritakoaren arabera.

- Enpresa sortu berriok nortasun juridikodun merkataritza-sozietatearen edo kooperatibaren era juridikoa izan beharko dute.

Hortaz, honako Dekretu honen ondoreetarako, ez dira Merakataritza Kodeko sozietate era ez duten banakako enpresak, ondasun erkidegoak zein sozietate zibilak onartuko, berorien era juridikoa edozein izanik ere.

6. artikulua. Egitate subentzionagarria. Baldintzak

1. Egitate subentzionagarria izango da enpresa sortu berriek hamar milioi pezetatik (10.000.000,-) edo eurotan, hirurogei mila eta ehun eta bat koma hogeita bat (60.101,21) eurotik gorako inbertsioak egitea.

2. Honako dekretu honen ondoreetarako, enpresa sortu berriek jarraian adierazten diren Kontabilitateari buruzko Plan Orokorreko mailei dagozkien aktibo finkoen eskuraketa joko da inbertsio subentzionagarritzat:

- 222: Instalazio teknikoak.

- 223: Makineria.

- 224: Tresneria.

- 225: Bestelako instalazioak.

- 227: Informazio prozesuetarako ekipoak.

3. Lurzatiak eta Berezko Ondasunak (220. epigrafea) eta Eraikuntzak (221. epigrafea) delakoetan egindako inbertsioak ere kontutan hartuko dira, inbertsio subentzionagarri guztien zenbatekoaren %25eraino.

Portzentzia hau gaindituz gero, gainontzekoa ez da inbertsio subentzionagarritzat joko dirulaguntzaren zehaztapenerako ez eta honako Dekretu honetan bildutako onurez baliatzeko ezarri diren gutxienezko baldintzak betetzeko ere.

4. Nolanahi ere, aktiboak enpresaren helburu soziala den jarduerari zuzenean lotuta egon beharko dira.

5. Kapitulu honetan adierazten diren inbertsioak 1998ko urtarrilaren 1etik 1999ko irailaren 17ra bitartean burutu beharko dira.